Josep Fontana historialaria: “Desberdintasuna arazo larria izango da etorkizunean”

  • Josep Fontana katalan historialari ezagunak liburua argitaratu berri du: Iraultzaren mendea. 1914an hasita, munduaren historia bat. Ondorengo lerroetan La Vanguardia-n egin berri dioten elkarrizketa laburbildu dugu. Lehenago ere arrakasta handiko Por el bien del imperio argitaratu zuen Gerra Hotzaren historia kontatuz. LARRUNen elkarrizketatu genuen orduan.


2017ko otsailaren 16an - 14:16
Argazkia: Gorka Bereziartua Argazkia: Gorka Bereziartua

Egunkariko kazetaria harritua agertzen da “desberdintasunaren aroa” kapituluan azaleratzen dituen datu izugarriekin eta joera zuzentzen ez bada, liburuaren egungo irakurleetako asko etorkizuneko txiroak izango direla azpimarratzen du. Liburua amaitua zuela dio Fontanak, baina AEBetako hauteskundeetan zer gertatzen zen ikusi nahi zuela, “erromatar enperadoreek bezala, hauek ere munduaren norabidea alda dezaketelako gaur egun”.

1914tik gaurdaino nola iritsi garen ulertzeko beldurra klabea dela zehazten du Fontanak: “Beldurra giltzarri da jarrera politikoetan. Errusiako Iraultzarekiko beldurra giltzarri izan zen Espainiako II. Errepublikaren porroterako. Eta, aldiz, beldur horrek eta sindikatuen indarrak negoziazioa eta politika erreformazaleak ekarri zituzten populazioa kontent izateko”.

Sozialdemokraziaren zereginaz ere mintzo da, aitortuz honek zeregin garrantzitsua izan zuela ongizate gizartearen lorpenean, besteak beste onurak “iraultzaren aurkako antidoto” gisa lortzen zirelako. Bere ustez, 1968rako iraultzaren beldurra galdu zen eta hori ikusi zen, adibidez, Frantziako Alderdi Komunistak ikasleei babesa ukatu zienean. “SESBaren eta iraultzaren mehatxuaren beldurra galduta, aberatsen milako batek lasai egin ahal izan zuen lo. Beraz, zertarako eman amore alferrik?”.

Galtzaileak eskuin muturrera begira

Eta noiztik hasi zen egoera gogortzen berriz? 1975 inguru aipatzen du Fontanak eta petrolioaren krisia hartu zela aitzakitzat. Hortik aurrera hasi zirela eraikitzen mundu mailako ordena korporatibo berri bat, estatu-nazioak jartzen zituen traba gabekoa. Eta orain zer? “2007 eta 2008an hasitako krisiak egoera okertu zuen. Baina larriena zera da, krisia gaindituta desberdintasunak beretik emanda jarraitzen duela eta hazten egunez egun. Ondorioak oso larriak izan daitezke.”

Desberdintasunaren gaira iritsita, Thomas Piketty ekonomialari frantziarra ateratzen da mahai-gainera. Fontanak kritika zorrotza egin dio, batez ere desberdintasuna gizateriaren historiaren ezaugarri iraunkor gisa azaltzen duelako, langile mugimenduak eskuratutako lorpenak ezkutatuz. “Horrek guztiak –dio historialariak– ezer egin ezin den ideia elikatzen du, noiz eta mende eta erdiko borroketako lorpenak galtzen ari diren garaiotan”.

Trump eta Le Pen egoeraren okertze horretatik datozela uste du Fontanak, herritarrek gobernatzen dituzten eliteenganako konfiantza galdu dutelako, eta sozialdemokrazia ere hor kokatzen dute, sistemak guztiz integrarazi baititu. “Indar aski duen ezker independentearen faltan, eskuin muturreko alderdiek jaso dute haserre kolektibo hori. Baina epe luzera alderdi horiek ez dituzte haserre horiek asetzeko moduko programarik, beraz, ez dakigu zer gertatuko den etorkizunean”.

Trumpengan zentratuz, berau sistematik zetorrela dio “baina Washingtongo ur ustelekin amai zezakeen gizon gisa aurkezten asmatu du. Bankuen munduan egiten ari den desarautzean argi ikusten da bere abilezia. Neurriok saltzen ditu bankuek langileei mailegu gehiago emateko tresna gisa, baina funtsean, balio dute bankuak beren garai bateko espekulazioetara itzul daitezen”.

Klima aldaketa, pobrezia, migrazioa

Mundu mailako desberdintasun ekonomiko eta sozialak giltzarri dira migrazio fluxuetan: “Analisi guztiek diote desberdintasunaren hazkundea arazo larria izan daitekeela etorkizunerako, baina inor ez da horiek desagerrarazteko politikak egiteko prest.” Irtenbidea non dagoen badakigula azpimarratzen du: “Afrikan gizarte aberatsagoak eta berdintsuagoak bultzatuko dituzten politikak jartzen badira indarrean ez dute handik joateko beharrik izango. Baina ez, lantzen dituzten lurrak kentzen zaizkie nekazariei eta atzerriko konpainiei ematen zaizkie, hauek begirune barik ustia ditzaten”.

Horren guztiaren ondorio gisa, Fontanak ez du berba samurrik: “Aldaketa klimatikoak basamortua dakar, hazkunde demografikoa geldiezina da, eta beraz, pobreziaren hazkundeak jarraitu egingo du. Egoerak lehertzera joko du. Ez bagara izan lehen inmigrante uholdeen erronkari eusteko gai, nola egingo diogu aurre pobreziatik eta gosetik ihesi Europa hartzera etor daitezkeen horien guztien fenomenoari?”.

Lotura honetan irakurri daiteke elkarrizketa osoa.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Ibilbide dekolonialak (I)
Donostia: non gogoa, han ezpata


2024-08-05 | Sustatu
Martxan den proiektu bat, Euskal Herriko Historia 100 objektutan

Euskarazko Wikipediak ekimen interesgarri bati ekin dio 2024 honetan. Euskal Herriko Historia 100 objektutan. Ideia hartu zuten wikilari euskaldunek antzeko motiboarekin apailatutako liburu batzuekin. BBC-k eta British Museum Londreskoak Munduaren Historia bat egin zuten 100... [+]


Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako zentroari Gasteizko Urrezko Domina ematearen aurka mobilizatuko dira oroimenaren aldeko elkarteak

Abuztuaren 5ean emango dio domina zentroari Gasteizko Udalak, eta abuztuaren 2rako elkarretaratzea eta prentsaurrekoa deitu du Memoria Osoa plataformak. Martxoak 3 elkarteak salatu du “planteamendu diskriminatzailea” eta “irakurketa partziala” egiten... [+]


2024-07-30 | Xabier Iaben
Aragoiko Asabón errekan barna bizikletaz
Pardina eta makien arrastoan

Aragoiko Asabón errekak zeharkatzen duen lurraldeak hainbat ustekabe eder gordetzen ditu. Ez naiz historialaria, eta, hortaz, ez dut halako kronika historiko bat eginen. Bereziki mendizale gisa mintzatuko naiz, aspaldi honetan nire gogoak –nire senak– halako... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Erromatar arrasto gehiago aurkitu dituzte airetik harturiko irudiekin, oraingoan Arkaian

Arkaiako erromatarren eremu termalean San Tomas ibaiari loturiko azpiegitura hidrauliko handi bat aurkitu dute, baita lur azpian 3.000 metro koadroko eraikin bat ere, garai hartako etxalde batenak izan daitezkeen arrastoekin.


Kultura grekoaren seme-alabak gara?

Anbraziako golkoa (Itsaso Jonikoa). K.a. 31ko irailaren 2a. Aktiumgo itsas guduan garaipena lortu eta Egiptoren gaineko kontrola ziurtatu zuten erromatarrek. Horrenbestez Mediterraneoko hegemonia grekoa amaitutzat jotzen da data horretan, baina eragin helenikoak gaurdaino iraun... [+]


Bilbaoko ehiztari-biltzailea

Mexikoko Coahuila basamortuan, Bilbaoko dunak izeneko parajean, giza eskeleto baten arrastoak topatu dituzte. Arkeologoek aztertu ondoren, ondorioztatu dute 950-1250 urte artekoak direla eta Candelariako kulturarekin lotuta daudela.

Aurkikuntza berri pozgarria izan da... [+]


Otxandioko sarraskitik 88 urte betetzen diren egunean, EH Bilduk mozioa aurkeztu du Senatuan Angel Salas Larrazabali kondekorazioak kentzeko

Otxandioko bonbardaketaren erantzule nagusietako bat da Angel Salas Larrazabal urduñarra. Hortaz, herritarren aurka Euskal Herrian eginiko lehen bonbardaketan parte hartu zuen.


Arabako diputatua zen Modesto Manuel Azkonaren hezurrak bere sorterrira itzuli dira, 88 urteren ostean

1936an fusilatu zuten frankistek, une horietan Arabako diputatua zela, eta herriko beste 42 fusilatuen hilobian bertan sartu zituzten Manuelen gorpuzkinak.


Eguneraketa berriak daude