Ia 40 urte erbestean igaro ostean, azkenean, Euskal Herrira itzuli da Joseba Sarrionandia gertukoak eta familia bisitatzera.
Duranaldeko Anboto hedabideak jakinarazi duenez, Joseba Sarrionandia idazlea (Iurreta, Bizkaia, 1958) Euskal Herrira itzuli da. Iurretara joan da bere gertukoak eta etxekoak bisitatzera.
ETAko kide zela, Martuteneko kartzelatik ihes egin zuen 1985ean eta urte luzez bere liburuen bidez soilik izan da haren berri. 2016an jakin zen Kuban zegoela, Habanako Unibertsitatean Etxepare Euskal Institutuarentzat lanean. Ia lau hamarkada erbestean igaro ondoren itzuli da Sarrionandia eta Anbotok egindako elkarrizketan adierazi duenez, “diskrezioz” itzultzen saiatu bada ere, albistea “bolo-bolo” zabaldu da. Idazleak, "herri diferentea" aurkitu duela eta urte hauetan hildakoen hutsunea nabaritu duela esan die Anboto-ko kideei.
Oihartzun handia izan du Sarrionandiaren itzulerak. Euskal Herriko eta atzerriko hedabideetan zabaltzeaz gain, sare sozialetan ere ongi etorri mezuak ugariak izan dira.