argia.eus
INPRIMATU
Joseba San Miguel (ELA): “Turismoaren atzean dagoena ez da bisibilizatzen”

Hala Bedi @halabedi 2018ko azaroaren 08a

Bilboko NH eta Barcelo Nervion hoteletako garbitzaileak greba mugagabean daude, haien lan baldintza kaxkarrak salatzeko. Bi hotel hauek Constant enpresarekin azpikontratatua daukate garbiketa zerbitzua, eta enpresak ez du Bizkaiko garbitzaileen hitzarmena betetzen, langileek salatu dutenez. Gela bakoitza garbitzeagatik 2,5 euro ordaintzen dizkiete, eta ordu gehigarriak lan egin behar izaten dituzte 800 euroko soldatara heldu ahal izateko.

ELA sindikatuko Joseba San Miguel izan dugu gaur Hizpidean, lan gatazkaren inguruan sakonago hitz egiteko. Berak langileen egoera azaldu digu, nagusiki emakumezkoena den sektorearen prekarizazioa salatu du eta horren aurrean hartzen ari diren neurriak (greba barne) aipatu dizkigu.

Elkarrizketa osoa hemen entzungai.

>>> Hala Bedi irratiaren webgunetik ekarritako artikulua da hau, CC-BY-SA lizentzia medio.