argia.eus
INPRIMATU
Joseba Lizeaga: “Iruña-Veleiako polemikaren oinarrian grafitoetan topatutako euskararen zantzuak daude”
  • Urriaren 26an Iruña-Veleia Argitu, ez suntsitu jardunaldian Zenbat esku daude Iruña-Veleian aurkitutako ostraken testuetan? ponentzia aurkeztu zuen Joseba Lizeagak

Unai Lako Goñi Euskalerria irratia @fm983irratia 2024ko azaroaren 06a

18 urte pasa dira Iruña-Veleian egiten ari ziren indusketetan 400 grafito baino gehiago topatu zirenetik. Hortik aurrera ibilbide gorabeheratsua izan du han aurkitutakoaren egiazkotasuna aitortzen dutenen eta ez dutenen artean. Bada afera argitzea ere eskatzen duenik eta hain zuzen ere bide horretan Iruña-Veleia Martxan elkarteak laugarrengoz biltzarra egin du urriaren 26an Durangoko Landakon, Argitu, ez suntsitu izenburupean. Hainbat ponentzia egon ziren eta parte hartu zutenen artean Joseba Lizeaga dago. Biologian lizentziatua, Matematika irakasle lanetan aritu zen 30 urte baino gehiago. Estatistika, Informatika eta Matematikako Ikasketa Aurreratuetan Diplomaduna NUPen, Irrintzi Plazan elkarrizketatu dugu jardunaldiaren berri emateko.