• Joseba Larratxe ‘Josevisky’ komikigilea Beran (Nafarroa) jaio zen duela 26 urte. Arkitektura ikaslea, hainbat aldizkaritan plazaratu ditu bere obrak: Nabarran, Matrakan, Aldirin... Oraintsu Interneten paratu du lau orrialdeko Kakalardo komikia, arte adierazpide desberdinak uztartzen dituen proiektuaren abiapuntua, aurki jarraipena izango duen egitasmoaren “azal moduko bat”, egilearen hitzetan.


2011ko uztailaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21
Joseba Larratxe 'Josevisky', futbol zelai batera joandako estreinako aldian.

Uztailaren 31ra bitartean, Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) Jalgi kafe antzokian izango dira ikusgai Larratxek azken bospasei urteetan han-hemen argitaratu dituen marrazkiak. Kakalardoz eta, oro har, komikigintzaz solasteko bildu da berarekin Jon Torner ARGIAko kazetaria.

Kakalardo Interneten plazaratu duzue. Pluralean ari naiz, jende gehiagok hartu duelako parte proiektuan.

Hala da. Berako adiskide batek –Lazaro Yak Boldok– eta nik egin dugu komikia, tabernazuloko elkarrizketa batzuetatik abiatuta. Berak bazituen ideia batzuk, nik komikia egin nahi nuen... Behin argitaratuta, pena ematen zigun komikia kajoizuloan geratzeak, eta Interneten paratzea erabaki genuen. Julen Irazokik eta Josu Igoak egin dute webgunea. Julen Sexty Sexers musika taldeko gitarrista da, eta haren taldekide Joseba Baleztenak osatu du Kakalardoren musika, webgunean entzungai duzuena.

Internet euskarri aproposa al da komikiak plazaratzeko?

Gaur egun geroz eta gehiago eramaten da online komikia, soilik Interneten paratzen dena. Tira, Kakalardo aurrez Nabarra aldizkariak publikatu zuen, beraiekin lana egina nuelako. Nahi duenak deskarga dezala, ekimen guztiz irekia da, creative commons [CC-By-Nc] lizentzia duena. PDFak paperak baino kalitate hobea du.

Liburu digitalaren eta paperaren artean gauza bera gertatuko dela pentsatzen dut. Suposatzen dut idazle batek beti ikusi nahiko duela bere liburua paperean. Guk Kakalardoren 200 aleko edizio mugatua atera dugu; ale zenbakituak dira, eta 3 eurotan jarri ditugu salgai.

Zuri-beltza aukeratu duzu komiki honetarako...

Publikazioaren arabera hautatzen dut bata ala bestea, kolorea ala zuri-beltza: Nabarran koloretan publikatzen nituen komikiak, Aldirin zuri-beltzean... Aukeratu behar dudanean, komikiak eskatzen didana egiten dut. Kakalardok, adibidez, zuri-beltza eskatzen zidan.

Arkatza ala ordenagailua?

Beti arkatzarekin hasten naiz. Badut erraztasuna ordenagailuan zuzenean marrazteko, baina arkatza eta papera gustatzen zaizkit, arkatzaren frikzioa paperean. Gero, arkatzean laga edo tintara pasatzen dut. Eskaneatu eta photoshoparekin grisak, tramak, argi efektuak... gehitzen ditut. Bineta guztiak marrazki solteak dira, muntaia photoshoparekin egiten dut.

Ohiko galdera bat: noiz hasi zinen honetan?

Zaletasuna umetatik datorkit. Aitak txikitan Tintin eta Asterix irakurtzen zizkigun anaiari eta bioi. Ia-ia antzeztu egiten zuen. Gainera, berak oso ongi marrazten du. Nik betidanik marraztu dut. Txikitan denok marrazten dugu, baina nork jarraitzen du? Nik ez dut utzi.

Nire lehenengo komikia Irungo ikastolek edo ez dakit nork antolatutako lehiaketara bidaltzeko egin nuen, bederatzi urte nituela. Lehenago ez nion planteatu nire buruari komiki bat egin nezakeenik ere. Gero jarraitu egin nuen, inork ez zituen ulertuko agian, baina horrek berdin zuen, niretzat egiten bainituen. Dragoi Bolaren komiki alternatibo berriak egiten nituen, pertsonaia berdinekin baina istorioak asmatuz. Inork ez ikusteko gordeak dauzkat, kar kar kar!

Apurka-apurka komikiak serioago egiten hasi nintzen, lehiaketetarako-eta. Hamalau urterekin bideojoko aldizkari batentzako komikia egin nuen; Espainia mailako lehiaketa zen, ez nuen irabazi, baina hurrengo urtean aurkeztu eta 8. saria eskuratu nuen. Gero, hamasei urterekin Elgoibarko lehiaketara aurkeztu nintzen, eta handik aurrera, ia urtero komiki bat bidaltzen nuen Euskal Herriko lehiaketaren batera. 2005ean lehenengo saria irabazi nuen Basaurin. Orduan ohartu nintzen egiten dudana besteei ere gustatu ahal zaiela. Hurrengo urtean Euskal frikia egiten hasi nintzen Matrakan. Nabarran aritu nintzen, eta Aldirin.

Lehiaketek zer aportatzen dute?

Niri balio izan didate nire buruarengan konfiantza hartzeko, ikusteko egiten nuena ez zitzaiela soilik gustatzen nire amari eta lagunei. Baina ez dut uste, adibidez, inoiz honelako elkarrizketa bat egin didatenik lehiaketa batengatik.

EUSKARAZKO KOMIKIAK

Hainbat aldizkari aipatu dituzu... zure iritziz, zer nolako presentzia du komikiak hedabideetan?

Komikiak merezi duen tokia du gizartean, ez gehiago, ez gutxiago. Ez naiz hasiko esaten komikiari ez zaiola kasurik egiten, komiki gehiago publikatu ahal direla... hori gertatuko delako azalduko balitz publiko askoz ere zabalago batengana iritsiko litzatekeen autore bat. Komikia afizio minoritarioa da, mundu osoan gainera. Japonia dago, Frantzia, baina bestelakoan… Kexatzearekin ez dugu ezer lortuko. Komiki onak egiten saiatu behar gara, horrela lortuko dugu garrantzia gehiago izatea.

Eta Euskal Herrian, euskaraz, badago komiki onik?

Asko ez. Komiki potente asko ez egoteak erakusten du ez dagoela komikigile on nahikoa. Badira batzuk, Asisko Urmeneta, Patxi Gallego... Herri txikia gara, normala da komikigile gutxi egotea.

MANGAREN ERAGINA

Dragoi Bola aipatu duzu lehen. Japoniako kultura eta bereziki manga iturri aberatsa al dira?

Azkenaldian nahiko sentsazio kontrajarriak ditut. Nik erositako aurreneko komikiak Dragoi Bola izan ziren. Ondoren Spiderman-eta heldu ziren. Nagusitzen nindoan neurrian komiki europar geroz eta gehiago erosten nuen, eta gaur egun jarraitzen dudana hori da bereziki, komiki europarra. Nire ustez Frederik Peeters suitzarra da gaur egungo autore onenetakoa.

Egin diren komiki onenetakoak Japonian egin dira. Industria erraldoia dute. Hainbeste gauza ateratzen dira, kaka askoren artean gauza oso onak aurki daitezkeela, Akira [Katsuhiro Otomo da autorea] esaterako. Egin den zientzia fikziozko komikirik onena da, nabarmen gainera! El Incal [Alejandro Jodorowsky txiletarraren eta Jean Giraud ‘Moebius’ frantziarrarena] ere latza da, baina... Akira sei liburuk osatzen dute, 2.000 orrialde baino gehiago dira! Hori Japonian bakarrik egin daiteke, industria han dago, hura da komikien Hollywood. Ateratzen den kaka guztiak nazka ematen dit, cosplay-ak [komiki pertsonaiez mozorrotzeko joerak] urduri jartzen nau. Nik pentsatu izan dut, Bartzelonako komiki azokara joan naizenean-eta: “Inoiz komiki bat publikatzen badut, jende honentzako izango da?” Horregatik sentimendu kontrajarriena.

Getxoko Azokan ere janzten dira batzuk. Han manga azoka dago batetik, eta komiki azoka bestetik...

Oraindik ez naiz inoiz Getxon izan. Dena den, nik sekula ez nituzke azokak bereiztuko, azken finean mangak esan nahi duelako komikia japonieraz. Niri komikiak gustatzen zaizkit, japoniarrak, argentinarrak... zure burua mugatzea soilik lurralde batera, estilo markatua duelako... iruditzen zait gauza piloa galtzen duzula. Nik hartuko nituzke belarritik cosplay-a egiten dutenak eta Angulemera-edo eramango nituzke: “Begira, beste gauza batzuk ere badaude!”.

Beti ernegatu nau Espainian egotea “manga español” egiten duen jendea... Zer diozu? Zu komiki espainiarra egiten ari zara. Mangak komikia esan nahi du! Zu espainiarra zara, eta beti egingo dituzu komiki españolak. Ezin duzu manga bat, komiki japoniar bat egin, ez baitzara japoniarra. Begi handiagoak jarri ahal dituzu, baina... Nausikaä [Hayao Miyazakirena] manga da, Dragoi Bola manga da eta Akira manga da, eta elkarren artean ez dute zerikusirik! Badirudi manga dela bakarrik begi handiak, robot erraldoiak... Horretara mugatzen dute batzuek, lerrokatu, eta manga askoz ere gehiago da.

Dragoi Bola, Spiderman... zer diozu super-heroiaren figuraz?

Egia da gaur egungo mangaz hitz egitean, jendeak uste duela soilik hegan egiten duten eta tximistak jaurtitzen dituzten super-heroiak daudela. Niri gertatzen zait orain arte publikatutako komikietan ez dudala izan aukerarik garatzeko halako pertsonaiarik. Denak izan dira komiki-tirak, aktualitateari buruzkoak; edo Kakalardo, apur bat esperimentalagoa. Egia da betidanik izan dudala buruan horrelako istorio handi bat, zientzia fikziozko jevia, potoloa. Ez dakit inoiz egingo dudan, baina egingo banu, pertsonaia izango litzateke zerbait apartekoa, gizakia baino gehiago, baina era berean… zientzia fikzioak literaturatik edan du, Isaac Asimov… inportantzia gehiago emango nioke inguruneari, istorioari, pertsonaiak berak duen karisma horri baino.

Manga lerrokatzeak haserretzen nauen bezala, haserretzen nau AEBetako super-heroien merkatuak. Ez dut ulertzen. Momentu hain koiunturalean agertutako komiki mota bat... Bigarren Mundu Gerra inguruan sortua; zen pixka bat jendeak eskatzen zuena, salbatzaile moduko bat. Galtzontzilotan doaz... hori zirkotik dator, ezohikoa, apartekoa, gizon indartsua eta halakoak, Supermanen trajea hortik dator. Hain gauza puntualetik sortutako zerbaiti hainbeste buelta ematea… Badaude istorio onak, baina pena ematen dit. Zergatik dira super-heroiak istorio horiek kontatzen dituztenak? Izan zitekeen detektibe bat, sinesgarriagoa izango litzateke, eta publiko batentzako akzesibleagoa.

Manga, animea, komikia, zinema. Bi arte adierazpideak elkar lotuta daudela uste al duzu?

Autore bakoitzak bere sentitzeko modua izango du. Niretzat, komikia da pelikula merke-merke bat bezalakoa, baina era berean, aurrekontu gutxirekin egin ahal duzu nahi duzuna: alzheimerra duten bi aitona zaharren istorioa, edo zientzia fikziozkoa, espazio-ontziekin... dena prezio igualean. Hori du ona komikiak. Nik buruan mugimendua dut, pelikula bat. Ez da kasualitatea bideoklipak egitea [Sexty Sexers taldearentzat, besteak beste].

Nik, uneotan, komikiak niretzako egiten ditut, niri gustatzen zaizkidan istorioak marrazten ditut eta pentsatzen dut nire adineko, nire pentsamenduko jendeari ere gustatuko zaizkiola. Etorriko balitzait gidoilari bat umeentzako komiki bat egiteko eskatuz, gustura egingo nuke, baina ez dira enkarguzko lan asko iristen…

ERAKUSKETA LASARTE-ORIAN

Azken 5 urteetako komikiak bildu ditu Joseba Larratxek Lasarte-Oriako Jalgi tabernan: komiki-tirak, orri bateko istorioak, Kakalardoren lau orrialdeak... Sail bakoitzaren ondoan original bat jarri du, eskuz margotua. Kakalardoren liburuxkak 3 eurotan daude salgai. Uztailaren 31ra arte izango da ikusgai erakusketa.

- Ikusi Joseviskyren marrazkiez osatutako diaporama.


Azkenak
'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Betiereko Wagner

'Tristan und Isolde' opera

Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Argia Sariak banatuko ditugu gaur Usurbilgo Atxega Jauregian

Usurbilgo Atxega Jauregian, urtarrilaren 31n, hedabideetako, kulturgintzako eta erakunde publikoetako ehun lagun inguru bilduko dira. Bazkariaren ondoren, 16:00etan egingo da sari banaketa. Antton Mendizabalek egingo dituen azken garaikurrak jasoko dituzte saridunek... [+]


“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


Zestoan euskararen erabilera handitzea helburu, aisialdia doan baliabide urriko haurrentzat

Zestoan (Gipuzkoa), 2024ko irailaz geroztik, baliabide ekonomiko urriko haur eta gazteak bost kultur eta kirol ekintzen artean bat aukeratu, eta horretan doan aritu daitezke. Udalak dirulaguntzen araudia berritu du, haurren aisialdia eskubide bat dela argudiatuta. Aldaketarako... [+]


2025-01-31 | Euskal Irratiak
Ramuntxo Labat-Aramendi
“Duintasunez arituko gira; Ahetzeko herriko etxearen egoera egonkortu nahi dugu”

Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]


Iruñean Laba elkartearen eta Windsor tabernaren lokalak bateratuko dituzte

Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.


2025-01-31 | Uriola.eus
Sukalde eta garbiketako grebaren lehen egunak %70etik gorako jarraipena izan du ostegunean, sindikatuen arabera

Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.


Langile bat hil da Arbizun, lanean ari zela kamioi batetik karga gainera erorita

52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]


Greba Nafarroako hezkuntza publikoan
Ikasturteko hirugarren greba deialdia ere arrakastatsua izan dela diote sindikatuek

Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]


Jerusalem ekialdean UNRWA debekatu izanak are gehiago zailduko du Gazarako laguntza

Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.


2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Zigor gehiago espero dituzte Zarauzko EAJko zinegotzi ohiaren etxearen auzian

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]


2025-01-30 | Leire Ibar
Osasun publikoaren alde otsailaren 1ean Bilbon, Gasteizen eta Donostian kaleak betetzera deitu dute

Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
“Irabazi egin dugu”: Burlatako etxegabetzea gelditu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]


Eguneraketa berriak daude