Preso gasteiztarra gaur goizean irten da Asturiaseko espetxetik. Gaixotasun koronarioarekin larri dago.
1989an atxilotu zuten Hendaian eta 29 urteren ostean, atzean utzi du Villabonako (Asturias) espetxea, 68 urterekin.
Abetxukok gaixotasun koronario larria du eta taupada-markagailuarekin dabil. Hala ere, zigor osoa bete arte izan dute giltzapean.
Gasteizen, hainbat ekintza egin dira presoa libre uzteko, esaterako, 2.500 sinadura bildu dituzte eta Arabako Batzar Nagusiek mozioa onartu zuten EAJ, Bildu eta EBren aldeko botoekin.
Sarek eman du presoaren askatasunaren berri:
Jose Ramon Lopez de Abetxuko kalean da jada!!! Larriki gaixo dago eta zigorren batuketak eraginda 29 urtez egon da espetxeraturik!!! Sentsazio gazi-goxoa, kalean egotearen poztasuna ta kondena osorik betetzearen haserrea. #OrainPresoak #BadaGaraia pic.twitter.com/ATqnumUAQ2
— Sare Gasteiz (@SareGasteiz) 2018(e)ko uztailaren 5(a)