argia.eus
INPRIMATU
Jose Mugicak eta Paco Etxeberriak jasoko dute Gernika Saria
  • Apirilaren 26an izango da sari banaketa, Gernikako bonbardaketaren 79.urteurreneko ekitaldien barruan.

Ane Urkola Agirrezabala @irrikaz 2016ko martxoaren 23a

José Mugica Uruguaiko presidente ohiak eta Paco Etxeberria forentseak eta antropologoak jasoko dute bakearen eta berradiskidetzearen aldeko 2016ko Gernika Saria.

Mugicak “mundu mailan balio etikoek duten garrantzia transmititzeagatik, bere koherentziagatik eta giza eskubideen defentsagatik" jasoko du saria, eta Etxeberriak "memoria historikoa berreskuratzeko egin duen lanagatik".

Gernika-Lumoko Udalak eta Gernika Gogoratuz Fundazioak 1992an aztertu zuten Bakearen Saria sortzeko ideia, “herritik Bakearen eta Berradiskidetzearen balioak sustatzeko”. Orduz geroztik, Gernika Gogoratuz Bakearen Ikerketa Zentroa (1987) eta Gernikako Bakearen Museoa (1998) ireki dituzte, besteak beste.