Ekainaren 27ko gauean sartu dute berriro espetxera, Espetxe Zaintzako Epaitegiak hirugarren gradura igarotzeari buruzko helegitea noiz ebatziko duten zain. Orain zenbait hilabetetatik, prozedura aldatu, eta fiskaltzak helegitea jartzen badu, kasua ebatzita egon ala ez, espetxera sartu behar du presoak.
Sarek salatu du Jose Maria Novoa berriro espetxeratu dutela. Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegiak Fiskaltzak egindako helegitea onartu du, Novoaren hirugarren graduaren aurka.
Hala Bedik jaso ditu Sareren kritikak: “Ohiko legeak ez du esaten presoek kartzela barruan pasa behar dutela kondena osoa, azkeneko eguna arte, bizitzen diren gizartearekin harreman gehiago duen erregimen irekiko betetze-modalitaterik gabe.”
Euskal Herriko preso politikoen “etxera bueltatzea oztopatzen” jarraitzen dutela adierazi du Sarek. Etxera bueltaren beharra aldarrikatu dute, eta “ezin dela boikoteatu salbuespeneko auzitegiekin”. Zigoitian eta Gasteizen gertaera salaketa deitu dute.