Jose Luis Otamendik esanak Erlojuaren mekanika (Susa) argitaratu berritan: "Utopiarik gabe ez dago bizitzerik, baina askotan fedea falta zaigu utopiarako jartzen zaizkigun bideekiko. Nik uste dut inkonformismoa nahitaezko jarrera dela poetarentzat, idazlearentzat, edo edonorentzat bizitzaren aurrean. Poesia, eta orokorrean sormena, ezaxolakeriari, kaosari, denboraren diktadurari jartzen diogun hesia da, neurri handi batean. Inmobilismoa azkena da poeta batentzat. Borroka nahitaezkoa da, eta borroka egin beharra dago, nahiz eta oker egon eta nahiz eta askotan horrek maite ez ditugun ondorioak ekarri. Borroka nahitaezkoa da, nahiz eta batzuetan, liburuaren hirugarren atalean batez ere erakusten den bezala, borroka horrek patetiko bihurtzen gaituen, nahiz eta 60 urteko rockeroen itxura hartu". (2007-11-22)