argia.eus
INPRIMATU
Jose Luis Mendozak dimisioa eman du; Maria Solanak hartuko du Nafarroako Hezkuntza saila
  • Uxue Barkosek onartu egin du Mendozaren dimisioa. Gaur eginen dute ofizialki kargu uztea. Maria Solana izanen da Hezkuntza kontseilaria eta Gobernuko bozeramale izaten segituko du. 

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko apirilaren 12a
Argazkia: Dani Blanco

Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilaria badoa. Dimisioa aurkeztu du eta Uxue Barkos Lehendakariak onartu egin dio. Eskerrak eman dizkio Barkosek Mendozari bi urteotan egindako lan nekaezinagatik, inplikazioagatik eta egindako esfortzuagatik. Hezkuntza sailan egindako aldaketa nabarmen eta beharrezkoak nabarmendu ditu Barkosek: bost urteren ondoren lehen Lan Eskaintza Publikoa onartu zuen, PAI ikuskatu eta hobekuntzak ezarri zituen, inbertsio plana onartu zuen eta bullling-aren aurkako plana ere abian jarri zituen. 

Gaur eginen da dimisioa ofizialki Dekretu Foral bidez. 13:00etan Nafarroako jauregian hartuko du kargua Maria Solanak. Hezkuntzako kontseilari izanen da gaurtik aurrera eta segituko du Gobernuko bozeramale izaten. 

Elkarrizketa hau Euskalerriairratia.eus-en argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta