Nafarroako alderdi sozialistako kide eta Milagro herrian PSNren zinegotzi izandakoa da Jose Luis Arasti (Milagro, 1971). Carmen Albaren tokia hartuko du eta Espainiako ordezkaria izanen da hemendik aurrera Nafarroan. PSNk egin dio proposamen hori Pedro Sanchezen gobernuari eta aurreikusita dago biharko Ministroen batzarrean onartzea izendapen hori.
Arasti diplomatua da Enpresa Zientzietan eta Nafarroako Gobernuko funtzionarioa ere bada. PSNko Maria Chiviteren zuzendaritzako kidea da eta Milagroko alderdi horretako taldekoa ere bai.