argia.eus
INPRIMATU
Jose Ariztimuño “Aitzol” omenduko du Aranzadik
  • Tolosan Gerra Zibilak izandako eraginaz egindako ikerketaren barruan, euskal pizkundearen bultzatzaile izan zen Jose Ariztimuño Aitzolen inguruko dokumentala ekoiztu du Aranzadi Zientzia Elkarteak.

Itsaso Zubiria Etxeberria 2013ko urriaren 14a
Jose Ariztimuño \'Aitzol\'.

1936-1945 urte bitartean Gerra Zibilak Gipuzkoako herrian izan zuen eragina eta gertatu ziren Giza Eskubideen urraketei buruzko ikerketa egin du azken urteotan Aranzadi Zientzia Elkarteak. Hiru ataletan banatutako publikazioa plazaratua du lehendik eta hainbat hitzaldi eman dituzte. Orain, Aitzol. Euskal pizkundearen heriotza izeneko dokumentala egin dute eta urriaren 16an estreinatuko da.

Emanaldian parte hartuko dute Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez abeslariek, eta Harkaitz Cano idazlearen poemak entzun ahal izango dira.

Dokumentalaren estreinaldia urriaren 16an izango da, asteazkena, Donostiako Antzoki Zaharrean arratsaldeko 19:30ean.