argia.eus
INPRIMATU
‘Jornada’ sortu dute, Herrialde Katalanetako egunkari ezkertiarra
  • “Ezker alternatiboaren” medioa aurkeztu dute asteazkenean Valentzian. Jornada, botereekiko eta alderdi politikoekiko independentea izan nahi duen komunikabidea Herrialde Katalan osoan argitaratuko da, eta urte amaieran kaleratu nahi dute lehen alea.

Lukas Barandiaran San Roman 2017ko maiatzaren 25a
Jornada egunkariaren aurkezpena. (Arg.: Diari Jornada)

“Botereekiko independentea” izateko nahimenarekin, proiektua martxan jarri ahal izateko baliabideak jarriko dituzten bazkideak bilatzen ari da. Oraingoz 150 bazkideko “oinarri kooperatiboa” dauka; 100.000 euro bildu ditu gaurdaino, eta milioi bat euro biltzea espero du;  egunkariak 8.000 eta 10.000 bazkide inguru izatera heldu nahi dute.

Alderdi politikoengandik ere independentea izateko nahia adierazi dute proiektuko kideek: “Ez dugu nahi izan Kataluniako CUPen, Balear Uharteetako Mésen, ez eta Valentziako Compromís edo Podemen medioa”.

Herrialde Katalan osoan zabaldu nahi dutenez, hiru erredakzio edukiko ditu: Valentzian, Katalunian eta Balear Uharteetan. Bitartekoak edizio digitala eta paperezkoa edukiko ditu, eta horretarako 30 bat langile bildu nahi ditu.