Vox-eko hauteskunde kanpaina batzordearen bozeramaile Jorge Buxadék lehen balorazioa egin du, alderdi filofaxistak igoera handia eduki ostean botoen kontaketa aurrera joan ahala:
"Vox alternatiba sozial patriotikoa da, benetako alderdi bat ordezkatu nahi dugu. Bazegoen eskari sozial bat eta emaitza hauek erakusten dute bazeudela milioika herritar ahaztuta sentitzen zirenak. Orain denek jakin behar duten hor izango garela. Espainia biziaren besarkada da hau".