argia.eus
INPRIMATU
Jordi Sánchez: “Erronka berriei aurre egiteko urriaren 1eko batasuna beharrezkoa da”
  • Independentismoaren batasunerako deia egin du eta "polemika antzuak" saihestu nahi ditu.

Iñigo Igartua @igartua19 2019ko urtarrilaren 03a
Argazkia: @elperiodico

Jordi Sánchez Kataluniako Batzar Nazionaleko presidente ohiak independentismoaren batasunerako deia egin du, Lledonerseko (Bartzelona) kartzelatik idatzitako gutun batean. “Batzuetan kosta egiten zaigu urriaren 1etik urtebetera elkarrekin mantentzea oso zaila dela ulertzea. Erronka berriei aurre egiteko orduko batasuna beharrezkoa da”.

Krida Nazionalak asteazkenean zabaldutako gutunean, Carles Puigdemontek bultzaturiko mugimendu politikoak urtarrilaren 26an egingo duen Kongresu konstituziogilean parte hartzeko deia egin du Sánchezek. "Beldurrik gabe parte hartzera animatzen zaituztet, eta aurrera egiten lagunduko digun gizalegezko mobilizazio sare bat osatzera herrialde osoan”.

Independentismoaren kanpo zein barrutik, datozen egunetan Krida Nazionalen sorreraren aurkako ahotsak entzungo direla azpimarratuz, inolako “tranpa eta polemika antzuetan” ez erortzeaz ere ohartarazi du.

2018ko abenduaren 31n sinatu zuen gutunean, 2019. urteari “baikortasunez eta indartsu” aurre egingo diola ziurtatu du Sánchezek.