Santurtziko Serantes kultur aretoan giroa bero egon da, bertsozalez lepo. 500 entzule baino gehiago egon dira gaur kultur aretoan, hurrengo sei bertsolari hauei adi:
Lan puntuagarriak amaitu ostean, Jone Uria Albizurik bildu ditu puntu gehien, 631. Beraz, abenduaren 16rako txartela eskuratu du. Honela geratu dira puntuazioak:
Igor Menika Bengoetxea izan da Berrizko saioko gai-jartzailea. Epaile, ostera, hauek izan dira: Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.
Lemoako finalaurrekoa, azaroaren 25ean, azkena izango da. Saioa amaitzearekin bat, finalera sailkatutakoen zerrenda ezagutuko dugu.