Jone Amezaga Errigoitiko gaztea atxilotzeko agindua eman du Espainiako Auzitegi Gorenak, "terrorismoa goratzea" leporatuta. 2012an Gernikan jarritako pankarta bat dela-eta, 18 hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote. Ostegun goizean Ertzaintza bere gurasoen etxera joan da atxilotzera, baina ez zegoen bertan.
Duela urtebete epaitu zuten Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean.
Kartzelara joateko agindua asteazkenean iritsi zaio. Hasiera batean hamar eguneko epea eman diote, baina Ertzaintzak epe hori kentzeko eta berehala atxilotzeko txostena aurkeztu du epaitegian, eta epaileak gaztea atxilotzeko agindu du, Topatu.info-k jakinarazi duenez.
Egoera horren aurrean, mobilizatzera deitu du "Jone Libre" dinamikak. Ostegunean "agerraldi masiboa" egingo dute 18:30ean Gernika-Lumoko Foru plazan. Busturialdeko eragile eta norbanako oro gonbidatu dute.
Oihartzuna Twitterren:
Informazio gehiago:
Jone Amezagaren aldeko ekintza Laidako hondartzan, 2013an:
Gernikako epaitegian deklaratu beharko dute 2014ko abenduan Jone Amezaga atxilotzeko operazio bortitzaren harira. 29 lirateke ikertutako ertzainak, familiako abokatuak NAIZ.info-ri adierazi dionez. 94 urteko Julia Lanasi hanketan erredurak eragin eta eskumuturra apurtu zioten... [+]
Hemezortzi hilabete igaro ditu preso Zaballa (Araba), Soto Del Real (Madril) eta Brievako (Avila) espetxeetan. 2014ko abenduaren 15ean atxilotu zuten Gernika-Lumoko merkatuan kalez jantzitako ertzainek.
Abenduaren 15a. Urtebete aterkiak zabaldu genduazana. Urtebete laranja koloreko aterpea altxatu gendunetik. Urtebete gure eskuetatik indarrez eroan zindueana. Urtebete!
Gutxienez 19 lagun identifikatu ditu Ertzaintzak Jone Amezagaren atxiloketaren ostean, sare sozialetan ustez egindako irainengatik eta mehatxuengatik.
Ertzaintzak astelehen goizean atxilotu du Jone Amezaga gaztea Gernikako merkatu plazan. Lekukoek kontatu dutenez, polizia autonomikoak modu bortitzean egin du atxiloketa, borra hedagarriak erabiliz besteak beste. Manifestazioa deitu dute atxiloketa salatzeko: 20:00etan abiatuko... [+]
Eleak mugimenduak eta Euskal Herriko Libre lan taldeek adierazpenak egin dituzte, Ertzaintzak Madrilgo Auzitegi Nazionalari bidalitako txostena ezagutu ostean. Jone Amezagaren atxiloketa aurreratu nahi izatea onartezintzat jo dute, “desobedientzia zibila... [+]
Herri harresiei buruzko txosten bat bidali zion Ertzaintzak Espainiako Auzitegi Nazionalari azaroaren 20an, Jone Amezagaren kasuan atxiloketa aurreratzea justifikatzeko. Donostiatik hasi eta Loiolara egindako herri harresi eta desobedientzia ekimenen ezaugarriak deskribatzen... [+]