argia.eus
INPRIMATU
Jonan Fernandez izango da Jaurlaritzako Bake eta Elkarbizitza Saileko arduradun berria
  • Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak biharko bileran Jonan Fernandez aukeratuko dute Bakea eta Elkarbizitzarako Saileko buru, Noticias taldearen arabera.

Josu Urtubia @otxua 2013ko urtarrilaren 28a
Jonan Fernandez Baketik zentroko zuzendaria.

Jonan Fernandez 1987tik 1991ra bitartean HBko zinegotzi izan zen Tolosan. Lurraldea Koordinakundea sortu eta ondoren Elkarrin jardun zuen. Azken sei urteetan, berriz, Baketik zentroko zuzendaria izan da. bihar ordea, Lakuako Gobernuaren bakea eta elkarbizitzarako sailaren ardura hartuko du.

Orain arte sail desberdinetan izan dira bakegintzarekin, elkarbizitza eta memoriarekin, giza eskubideekin eta biktimenganako arretarekin zerikusia duten gai guztiak. Bihartik aurrera ordea, sail bakar batean elkartuko dira horiek guztiak.

Bestalde, eraketa berri honetan, Maixabel Lasak orain arte zuzendutako Terrorismoaren Biktimen Arretarako Bulegoa desagertu egingo da.