argia.eus
INPRIMATU
Jon Maiak lortu du puntu gehien Eibarren
  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final-laurdena jokatu da urriaren 26an Eibarko Coliseo Antzokian; final-erdietarako txartela lortu du Maiak.

Bertsozale.eus @bertsozale 2019ko urriaren 28a
Jon Maia lanean. Argazkia: Bertsozale.eus.

Eibarko Coliseo Antzokian izan da urriaren 26an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final-laurdena. Hurrengoak izan dira kantuan:

Jon Maia Soria

Gorka Maiz Alustiza

Jokin Uranga Isuskiza

Unai Muñoa Amundarain

Felix Zubia Olaskoaga

Mikel Tapia Aierbe

Jon Maiak lortu ditu puntu gehien, 475 puntu. Beraz, abenduaren 1ean Tolosan jokatuko den final-erdian kantatuko du. Hauek dira saioan bertsolariek lortutako puntuazioak:

Jon Maia Soria.........................475

Jokin Uranga Isuskiza.............467,5

Unai Muñoa Amundarain........451

Gorka Maiz Alustiza.................441

Mikel Tapia Aierbe...................424,5

Felix Zubia Olaskoaga............423,5

 

Aurkezle lanetan Itziar Etxezarreta Arakistain aritu da eta epaimahaiko kideak hurrengoak izango dira: Maite Sukia Olano, Zigor Leunda Eizmendi, Amaia Otxotorena Gamio, Oihana Aranguren Etxaniz eta Mikel Beloki Urkizu. Idazkari lanetan, berriz, Ane Errazkin Aranburu eta Joxemari Altuna Berridi aritu dira.