1958an egin zuen lehen plaza Gernikan eta geroztik 50 urte pasa egin ditu plazan. Bertsolaritzara gai sozialak ekartzen aitzindari izan ziren bera eta Jon Azpillaga. 60. hamarkadako txapelketetan Euskal Herriko finalean kantatua da eta baita 82, 86 eta 89an ere. 1989koan txapela irabazi zuen Lopategik
Jon Lopategi bertsolaria zendu zen atzo (Muxika, 1934-2019). 1958an egin zuen lehen plaza Gernikan eta geroztik 50 urte pasa egin ditu plazan. Bertsolaritzara gai sozialak ekartzen aitzindari izan ziren bera eta Jon Azpillaga. 60. hamarkadako txapelketetan Euskal Herriko finalean kantatua da eta baita 82, 86 eta 89an ere. 1989koan txapela irabazi zuen Lopategik. Bizkaiko txapeldun ere izan zen hiru aldiz.
Transmisio lan itzela
Jon Lopategik transmisioan ere itzelezko lana egin du laurogeigarren hamarkadatik. Bertsolaritza irakasle eta hainbat bertso eskoletako bultzatzaile izan zen. Haritz Lopategi semeaz gain, Unai Iturriaga, Elortza, Josu Goikoetxea, Iratxe Ibarra... Jon Lopategirekin ibiliak dira eta bere irakaspenak jaso dituzte belaunaldi gazteagoek ere Bizkaiko hainbat bertso eskoletan.
Artikulu hau Bertsoa.eus-ek argitaratu du.