Etxarri Aranazko Jon Gurutz Maiza Artola preso politikoa Frantziako Estatuko Lannemezaneko espetxetik (Euskal Herritik 330 kilometrotara) Donostiako Martuteneko kartzelara hurbildu dute, Etxeratek zabaldu duenez.
Jon Gurutz Maiza 2007ko uztailean atxilotu zuen Frantziako Poliziak Rodez hirian Iker Iparraguirre eta Galder Bihotz Cornago euskal herritarrekin batera, ETAko kide izatea leporatuta. Maizak 71 urte ditu eta horietatik hamalau urte eta erdi daramatza espetxean. Gaixotasun larriak dituzten euskal presoen zerrendan dago. Euskal Herrira hurbildu dute Frantziako Estatuak ezarritako zigorra betetzeko zortzi hilabete falta zaizkiola. Frantziako legeak jasotzen duen bezala, berak eskatu du zigorra bete arte Euskal Herrira ekartzea.