Jon Garaño donostiarraren On the Line film laburrak Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi du Palentziako (Espainia) zinema jaialdian. Mikel Garcia kazetariak film hori zuen hizpide, besteak beste, duela hilabete ARGIAn plazaratutako Laburraren kontzeptua zabaldu du Internetek erreportajean: "On the line arrakastatsua mugez mintzo da. Muga fisikoez –Mexikoren eta AEBen artean kokaturikoa–, muga formalez –errealitatearen eta fikzioarekin jolasean–, pertsonaiek euren usteei jartzen dizkieten mugez… Muga zentzu zabalean hartu du Jon Garañok, dokumentala eta fikzioa uztartzen dituen istorio gordin eta hunkigarri honetan".