Osakidetzako oposizioen irregulartasunak direla-eta, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren dimisioa eskatu du ESK sindikatuak.
Sindikatuak ohar batean adierazi du aurretik bazutela irregulartasunen berri, "ESK-ko delegatua den Patxi Nicolauk apirilaren 26an egindako notario-aktak egiaztatzen duen bezala".
"Mirabekeria eta ustelkeria" leporatu dizkio ESK-k Jaurlaritzari eta Jon Darpon sailburuaren dimisioa eskatu du.
ESKren ustez Maria Jose Mugika Osakidetzako zuzendariak ere dimititu egin beharko luke argitara atera diren informazioen ondoren.
"Gertaeren larritasuna kontuan harturik", datozen egunetarako ekintza gehiago iragarri ditu ESK-k.