argia.eus
INPRIMATU
Jon Barberena bertsolari eta idazlea hil da
  • Gaur goizean hil da Elizondo jaioterrian, 40 urterekin. Bertsolaritzan bide esanguratsua egin zuen, eta idazle bezala olerkaritzan nabarmendu da gehien.

2019ko irailaren 12a
Jon Barberena (Argazkia: Wikipedia)

Urte batzuk direla utzi zituen txapelketak Jon Barberenak, baina bertsolaritzara lotua jarraitzen zuen. Baztango bertso eskolan irakaslea zen, esaterako. Lehenago, besteak beste, bi aldiz izan zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapeldunorde: 2007an eta 2008an.

Azken urteetan idazle lanetan aritu zen gehiago. Nafarroako Hitzan eta Bortzirietako Ttipi-Ttapa hedabideetan zutabegilea zen. Olerkigintzan nabarmendu zen gehien, dena dela, eta hainbat sari jasotakoa zen. Esaterako, 2016an Iruñea Hiria saria jaso zuen Izoztu zitzaigun negu hura lanarekin.

Heziketa fisikoa eta Antropologia ikasketak egin zituen Barberenak, eta ogibidez euskara irakaslea zen.