argia.eus
INPRIMATU
Jon Azpillaga hil da, zentsuraren urteetako bertsolari ikurra
  • Frankismo garaian ezagun egin zen, Jon Lopategirekin batera Euskal Herri osoan plazaz plaza ibilita. Bizkaiko Bertsolari Txapeldun izan zen 1961ean eta Euskal Herriko finalera lautan iritsi zen.

ARGIA @argia 2017ko otsailaren 02a

Bertsoa.eus-ek eman du Jon Azpillaga (Pasaia, 1935. Mutriku, 2017) bertsolariaren heriotzaren berri. Pasaian jaioa, gerra urteetan Berriatuara aldatu zen bizitzera familiarekin, urte eta erdi baino ez zuela. 1960tik aurrera Mutrikun bizi izan zen.

Gazterik hasi zen koplatan santa eskean, lehen aldiz bertsotan Amoroton egin zuen ordea, hamalau urte baino ez zituela. Jon Lopategi bertsolariarekin batera aritu zen gero, Frankismo garai beltzean, plazarik plaza. Bertsoa.eus-ek azaldu duen moduan, politikaz jardutea ere tokatu zitzaion askotan eta debekua, zentsura eta "kuarteleko egonaldi batzuk" ezagutu zituen ondorioz. Errepresioari izkin egiten jakin zuen ordea bikoteak, askotan ezizenak erabiliz.

Azpillaga bertsolari txapelketetan ere buru-belarri aritu izan zen, 1961eko Bizkaiko Bertsolari Txapeldun izan zen eta Euskal Herriko finalera iritsi zen 1960, 1962, 1980 eta 1982an.

ARGIA bertso sorta sentikor bat utzi zuen iaz, zendu berri zen Roman Okelarri dedikatua: Okelarri agurra