Myriam Viargues epaileak amaitutzat eman du Jon Anzaren heriotzaren ikerketa. Horrela jakinarazi dio Kazeta.info hedabideari Jon Anzaren familiak. Anza 2009an Baionan desagertu zen eta handik urtebetera Okzitaniako Tolosan aurkitu zuten hilik.
Epaileak argudiatu du Jon Anza modu naturalean hil zela eta desagertuta egon zen denboran zer gertatu zitzaion ez dagoela jakiterik.
Hiru hilabeteko epea dute orain bai fiskalak eta bai prokuradoreak errekurtsoa aurkezteko. Maritxu-Paulus Basurko abokatuak jakinarazi du idatzi bat aurkeztuko dutela beren argumentu guztiekin.
Bestalde prokuradoreak Anzaren heriotzaren erantzukizuna inori ezin zaiola leporatu argudiatuta, prozedura judiziala ixteko eska dezake.