Asteartean onartu diete hirugarren gradua Altsasu auzian auziperatutako Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxeari.
Altsasuko auzian auzipetutako Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea gazteek etxean pasa dute gaua, asteartean bigarren gradutik hirugarrenera pasa ostean. Bi gazteek auzipetuen artetik espetxe zigor txikienak jaso zituzten, baina azkenak izan diren hirugarren gradura igarotzen; atxiloaldiko 1.147. egunean onartu zaie gradu aldaketa.
Oraintsu arte Zabalarrako espetxean pasa behar izan dituzte gauak, baina behin hirugarren gradua eskuratuta, ez dute espetxean lo egiten jarraitu beharko.