Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanean antolatuta, Jokoteknia biltzarraren 4. edizioa Bilboko Euskararen Etxean (San Inazio auzoan) izango da, azaroaren 6an (larunbatez, goizez). Jokoteknia egiten da euskara eta bideo-jokoak uztartzeko, euskal jokozaleen komunitatea indartzen joateko. Aurtengo edizioan, Europako hizkuntza gutxituek ere izango dute tokia.
Jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da, hala Azkue Fundazioaren YouTube kanaletik, nola Game Erauntsiaren Twitch kanaletik.
Jokoteknia 2018ko, 2019ko eta 2020ko hamalau hitzaldiak biltzen dituen liburuxka argitaratuko da aurtengo edizioaren harira. Testuaren editorea Game Erauntsiko kide den Maitane Junguitu da.
Egitaraua
Izena emateko eta informazio gehiago: https://jokoteknia.eus/