Jokin Irigoien Diez AEK-ko irakaslea, didaktikaria, euskal kultur ikertzailea, irratian aritua zendu da.
Euskalgintzan zurekin elkarlanean aritu garen guztioi bidea arindu eta erraztu zenigun beti.
Euskara zorrotz lantzen eta zaintzen zenuen eta asko ikasi dugu zuregandik. Galera handia euskalgintzan, euskal komunitatean.
Elkartzeko ere aukerak murriztu dizkiguten une hauetan sendiari besarkada bero eta sentikorra, eta Teresari muxu handi bat. Teresa ez zaude bakarrik, eutsi.
*Berriozarko Auzalor euskaltegiko irakasle ohiak