Urkullu lehendakariak larunbata goizean egingo du karguaren zina Gernikan eta ondoren jakinaraziko du zeintzuk izango diren bere gobernuko hamaika kontseilariak eta bi lehendakariordeak.
Lehendakariak izenik ziurtatu ez badu ere, Eitb.eus-ek eta Tolosako Atariak segurutzat jo dute Hezkuntza sailburua Jokin Bildarratz izango dela, oraintsu arte senatari jeltzalea izandakoa eta Tolosako alkate ohia ere bai. Segurutzat jotzen da, halaber, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia izango dela gobernuko lehendakariordea eta Enplegu eta Lan sailburua.
Lehendakaritzatik, halaber, EAJk Gizarte Politikak, Justizia eta Ingurumen sailak bere gain hartuko dituela zehaztu dute. Orain arte Segurtasun sailaren ardura izan duen Estefania Beltran de Heredia, aldiz, EAJko senatari izendako dute. Sailburuek datorren asteartean egingo dute zin egite ekitaldia eta ondoren lehen gobernu bilera.