Eguneko isiltasuna hautsi eta inauteri seinalea egiteko Zubietako joaldunak bildu dira urtarrilaren 1ean Iturengo plazan.
Ttipi-ttapa eta Naiz hedabideek egin dituzten kroniken arabera, Zubietako joaldunek urteroko bisita egin dute Iturenera. Baina beste urteetan baino askoz joaldun gutxiago bildu dira, eta Iturenen ez zuten ikuslerik zain. Herriari itzulia egin diote eta iturendar batzuk batu zaizkie bi herrietako kideen artean desfilea egiteko.
Esku formako pankartak mezu hau zabaldu du: "2022an gozatuko ditugu. Zaindu".
Edorta Amuruak (@makilipurdi) zabaldu zubietarrek Iturengo kaleetan egindako kale buelta:
Egun on...#gertatzenarida pic.twitter.com/S5Zoj33Cwp
— Edorta Amurua Zubiria (@makilipurdi) February 1, 2021
Ttipi-ttaparen bideoan, Zubietako eta Iturengo joareek elkarrekin egindakoa: