Joare soinuak somatzen hasiak dira Aurtitz, Ituren eta Zubietan

  • Egunotako puska biltzeen ondotik, astelehenean Iturenen bilduko dira joaldunak eta mozorroak eta asteartean Zubietan 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 26an - 08:57
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Inauteriak gain-gainean ditugu eta Ituren, Aurtitz eta Zubietan joare soinuak somatzen hasiak dira. Ortzegunean puskak bildu dituzte etxez-etxe Ituren eta Aurtitzen, baina Zubietan, igandean aterako dira lehen aldiz puxkak biltzera. Hala ere, astelehena eta asteartea izaten dira egun haundiak, eskean ez ezik joareak eta mozorroak ere desfilean ibiltzen direnak.  

lbeltzak 29, ASTELEHENA

Goizean, gosaldu eta indarrak harturik, Zubietako joaldun, mozorro eta karrozek iturendarrak bisitatuko dituzte. Halere, bide erdian, aurtiztarrekin elkartzeko eta salda beroa hartzeko geldialdia eginen dute. Iturenen bertakoekin bildurik, mozorro artean eta joareen soinupean ibiliko dira herritar eta bisitariak.

 

Ilbeltzak 30, ASTEARTEA

Bezperako bisita itzuliko diete aurtiztar eta iturendarrek, Zubietako plaza hankaz goiti paratzeko momentua izanen da.

 

Ilbeltzak 31, ASTEAZKENA

Zubietan, Ituren eta Aurtitzen ez bezala, kontuak egiteko eguna izaten da. Goizean goiz, puskak biltzen ibili ondotik, gosaria izanen dute. Bazkaldu ondotik, berriz, kontuak eginen dira. Arratsaldean, giroak lagunduz gero, joareak jantzi eta harat honatean ibiliko dira joaldunak. Aurtiztar eta iturendarrak ere, etxez etxe ibiliko dira joaldun eta trikitilariekin. Iluntzean, afariak izanen dira elkarteetan.

 

Otsailak 3 eta 4, larunbata / igandea

Kontuen eguna larunbatean izaten da Iturenen eta igandia Aurtitzen. Iturenen mahaiaren bueltan bilduko dira, Miren Amuriza eta Julio Sotorekin, Herriko Etxeko ganbaran. Aitzinetik herriko dantzarien saioa eta herritarren arteko Herri Kirol lehia izanen dira. Bazkaldu ondotik, dantzaldia izanen dute, afarira bitarte. Aurtizen xaharren afaria eginen dute igandean.

Albiste hau Erranek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ituren
2022-09-12 | ARGIA
Hil egin da oihal bat jartzen ari zela Iturenen istripua izan zuen langilea

Pasa den ostiralean izan zuen istripua Eneko Rekarte Oteiza 44 urteko langileak. Eraikin bateko balkoian eguzki oihal bat jartzen ari zela, erori eta buruan kolpea hartu zuen. Donamariakoa zen.


2021-02-02 | ARGIA
Joareak astinduz inauteri seinalea egin dute Iturenen

Eguneko isiltasuna hautsi eta inauteri seinalea egiteko Zubietako joaldunak bildu dira urtarrilaren 1ean Iturengo plazan.


2020-01-22 | Erran .eus
Polemika Ituren eta Zubietan
Inauteriak ezagutzeko antolatua duten txangoak sortu duen ezinegonarekin harritua dago Julian Iantzi

«Euskal Herria ezagutzen laguntzeko asmoarekin egiten dugu, ez etekin ekonomikoa ateratzeko» adierazi du aurkezle lesakarrak.


Joaldun

Suitza, Letonia, Kroazia, Kantabria, Polonia, Sardinia, Malerreka… Europako txoko askotan bizirik iraun duen erritoa. Bakoitzak bere molde, jite, soinu eta erritmora egokitua. Gurean mende luzez Ituren eta Zubietan baizik gordetakoa, egun Euskal Herriko herri askotara... [+]


2017-02-27 | Erran .eus
Inauterien itxura faltsua eman dela salatu dute Ituren eta Zubietako udalek

Nahiz eta ospakizunen antolaketan parte ez hartu, beraien eskumenen barrenean animalien babesari buruz indarrean dagoen araudia betetzea zainduko dutela adierazi dute.


Zubieta eta Iturengo inauterietan hildako animaliak erabili izana ikertzen ari dira

Basoko fauna eta bertako biztanleak babesteko 1993 Foru Legeari jarraiki legez kanpokoa da hildako animaliak erakustea. Foruzaingoak abiatu du ikerketa, gertatutakoa argitzeko.


2016-02-11 | Gari Garaialde
Mozorroa janztea ez da disfrazatzea

Pirataz, Niko Etxartez edo atez ateko zintzilikarioz disfrazatzean, zein garen ez dugu ezkutatzen. Beste era batez agertzen gara. Mozorroa janzteak, aldiz, gu garena alboratzea dakar, ezezagun bilakatzea. Horregatik aurpegia estaltzea edo beltzez margotzea da bizirik dirauten... [+]


Eguneraketa berriak daude