- Joan den ostiralean (14) banatu zituzten CAF- Elhuyar sariak Lasarte-Orian. Liburuaren ataleko saria Kepa Altonaga biologoak jaso zuen "Pandaren aita, aita David" deituriko lanagatik. Artikuluen ataleko lehen saririk ez zen eman. Bigarren eta hirugarren sariak Fernando Morilloren "Ordenagailuez harantzago" lanak eta Gorka Larrinaga eta Joseba Pinedak idatzitako "Heroina, mende honetako izurritea" artikuluak irabazi zituzten, hurrenez hurren. ("Euskaldunon Egunkaria")
«Pandaren aita» deskubriaraziko du Kepa Altonagak Elhuyar sariei esker "Gara"
CAF-Elhuyar bekaren bidez Kepa Altonagak aita David biologilaria aztertuko du "El Diario Vasco"