argia.eus
INPRIMATU
Jesús Mari Altable eta Josu Urbieta euskal preso politikoak kalean dira
  • Altable astelehenean irten da Iruñeko espetxetik, 27 urte preso eman ostean. Josu Urbieta azpeitiarra larunbatean irten zen Mont de Marsan espetxetik, hamabi urteren ostean.

ARGIA @argia 2022ko maiatzaren 10
Jesús Mari Altable 'Txuma', espetxetik irten berri lagun eta senidez inguratuta. Argazkia: Etxerat

“Jesús Mari Altable Etxarte preso politiko iruindarra aske geratu da. Iruñeko espetxetik atera berri da 27 urte eta erdi espetxean egon ostean” jakinarazi du Etxerat elkarteak. Jesús Mari Altable ‘Txuma’ txantrearrak senide eta lagunak zituen zain espetxearen atarian.

Altable 1994an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, preso jarraitzen duen Alberto López de la Calle arabarrarekin batera. 1999an entregatu zion Frantziak Espainiari, gose greban zegoela. Hainbat espetxe ezagutu ditu, eta Iruñekoan 2021az geroztik zegoen.

Josu Urbieta ere libre

Larunbatean Josu Urbieta Alkorta euskal preso politiko azpeitiarra izan zen askatasuna berreskuratu zuena, hamabi urte preso eman ostean. Frantziako Mont de Marsan espetxean zegoen, eta Frantziako Estatutik kanporatua izan ostean libre geratu zen.

 

 

 

Josu Urbieta azpeitiarra, lagun eta senideekin. Argazkia: Etxerat