argia.eus
INPRIMATU
Harrera hotza egin diote iruindarrek espainiar erregeari
  • Hogei lagunetik gora herritar hurbildu da Iruñeko Baluarteko atarira Felipe VI. Borboikoa agurtzera. Espainiar erregea Arkitekturari buruzko nazioarteko kongresua zabaltzera etorri da Euskal Herrira.

ARGIA @argia 2018ko ekainaren 14a
Ingurua hesitu egin behar izan dute Felipe VI. aren etorrera zela-eta.

Uxue Barkos Nafarroako presidenteaz eta beste hainbat agintariz gain –tartean Carmen Alba denbora gutxirako espainiako gobernuaren ordezkaria Nafarroan– hogei herritar inguru izan dira asteazkenean Baluarten, Felipe VI.ari espainiar bandera bat eta kolore gorri-horidun aterki batez ongietorria egiten.

Argazkilarien artetik tartekatu diraViva el Rey oihuak. Honela deskribatu du Diario de Navarra egunkariak eszena: "El rey Felipe VI llega a Pamplona entre aplausos y vítores de ciudadanos".

Espainiar errege Felipe, Baluarte kanpoaldean bildutako "jendetza" agurtzen.

Arkiktektura eta Gizarteari buruzko nazioarteko kongresuaren bosgarren edizioa da aurtengoa "Arkitektura gutxiago, hiri gehiago" izenarekin. “Probokazio ausarta eta gogoetarako dei interesgarria da”, azaldu du Barkosek aurkezpen hitzaldian.