argia.eus
INPRIMATU
Jende andanak eman dio agurra Gamarten Mixel Berhokoirigoini
  • Ehunka lagun bildu dira Gamarten (Nafarroa Beherea) joan den larunbatean zendu zen laborari eta sindikalista Mixel Berhokoirigoini agurra emateko.

ARGIA @argia 2021eko maiatzaren 12a
Arg.: @IPatxi

Euskal Herri osoko ordezkaritza zabala zegoen bertan: laborariak, sindikatuetako jendea, instituzioetakoa edota kultur mundukoa. Pertsonen artean aipagarri Jean René Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria.

Estatu Frantseseko Laborarien Konfederazioak ere ordezkaritza zabala bidali du Gamertera. José Bové nekazari altermundialista eta eurodiputatu ohia ere bertan izan da, EH Bilduko Maialen Iriarte, Foro Sozialeko Agus Hernan edo ELAko Amaia Muñoa, besteak beste.

Guztiek azpimarratu dute laborantza eta herrigintzaren esparruetan Berhokoirigoinek egindako lana eta eredugarritzat jarri dute gizarte hobeagoaren eraikuntzan. Laborari eta militate gisa nabarmendu dute batez ere. Berak militantzia ez zela erraza iritzi zion, baina, aldi berean, engaiatu beharra azpimarratzen zuen: “Ez dut militantzia errazik ezagutzen, baina inplikatu ezean, egoerak nekez egiten du hobera”, zioen ARGIAn 2012an egindako elkarrizketan.

Sareko txio hauetan ikus daitezke hiletetako irudietako batzuk: