Euskal komunikazioaren esparruko erreferentzietako bat diren Argia Sariak elkargunerako tresna izan dira beste behin ere, urtarrilaren 30ean Usurbilen. Saridunak jakiteko ikusminetik harago, gizarte eta kultur eragileen artean hartu-emana estutzeko balio izan du ekitaldiak.
Euskal komunikazioaren ispilu ez ezik, herri mugimenduetako eta kultur esparruko eragileen artean ere erreferentzia dira Argia Sariak. Hala, aurten, besteak beste ekonomia sozialarekin loturiko talde eta kooperatiba eraldatzaileak batu zaizkio Usurbilgo Atxega Jauregian bildutako komunitate zabalari.
ARGIAk transbertsalak diren hainbat baloreetan jarri du indarra azken urteetan (irakurri Estitxu Eizagirre zuzendariaren hitzaldia osorik) eta jendartean eragitea helburua izaki, jendarteak gertu behar du izan. Koherentzia horrekin beraz, Argia Sarien ekitaldia harremanak estutzeko plaza paregabe bilakatu da urtarrileko azken ostiralean, bazkari baten bueltan.
Sari berak, izen berriak
Orotara sei sari eman ditu aurten ARGIAk eta horietako biri izena aldatu die. Lehen Telebista zena, orain Ikusentzunezkoen saria bihurtu da, euskarriari baino komunikazio alorrari garrantzia emanez. Hamaika Telebistako IDEMtitateak saioa izan da aurtengo saritua.
Bestetik, Publizitate saria zena Sustapen Ekintza da orain, komunikazio esparruko ekimen gehiagori aukera eman eta ideia konkretuak zabaltzeko kanpaina arrakastatsuak saritzeko asmoz. Eta zer arrakastatsuagorik 2014an Gure Esku Dago ekimena baino? Ainhoa Mendibil ekimeneko komunikazio arduraduna harago joan da ordea eskertza hitzaldian: “Sustapen ekintza aipatu duzue, ea egunen batean gu ere sustapenetik gauzapenera pasatzen garen; gaur borondatea eta bihar erabakia”.
Internet saria Ipar Euskal Herriko iazko udal bozak elkarlanean jarraitu zituzten hedabideek jaso dute: “Elkarlanak jarraitzen du –azaldu du Euskal Irratietako Jose Luis Aizpuruk–. Badakizue aurten ere hauteskundeak direla? Ez soilik maiatzean, baita martxoan ere”.
Entzun! aldizkariarentzat izan da aurtengo Prentsa saria: “Adi Entzun! @entzuner saridun! #ArgiaSariak15”, halaxe zoriondu ditu twitterrez @Exprai marrazkilariak musika kazetakideak. Irratia saria berriz Arrosa sareko uhinetan entzuten den Zebrabidea-rentzat izan da, eta Aiaraldeko Komunikazio Leihoak jaso du Merezimenduzkoa.
Modu ofizialean ez, baina inplizituki beste sari bat ere izan da: Kike Amonarrizek jasotako txalo zaparrada, 34 urtez Argian txistegintzan jardun ondoren Azken Txorakikeriak liburuarekin kolaborazio horri amaiera eman baitio tolosarrak.
Dani Blancoren argazkiekin galeria:
Urtarrilaren 31n bilduko gara Usurbilgo Atxega jauregian Argia Sariak banatzeko. ARGIAko lantaldea ari da balizko saridunen zerrenda osatzen. Hala ere, irakurleon proposamenak beso zabalik jasotzen ditugu urtero.
Negozioak eta interesak zapaltzaileen buruetan. Izan herri bat zapaltzeko, hizkuntza bat, kultura bat, memoria edo ingurumena. Dirua, sosa. Egoerarik makurrenetan ere, ordea, usu pizten da erresistentziaren su txikia, interesen gainetik duin bizi nahi duen jendearen mugimendua... [+]
Dani Blancok ateratako argazkiak Usurbilen.
Folklorea kristalizatu den gauza hori zela zioen Ion Celestinok ARGIAn. Eta tradizioa, aldiz, une jakin batek ematen duen lorea dela azaltzen zuen.
ARGIA Sariak “tradizio” bilakatu direla esango genuke gaur egun. Hasteko, eta gehiegi pentsatu gabe, 35. urtez... [+]
Gordegia.eus, Donostiako Egia auzoko artxibategi grafikoak jaso du interneteko Argia Saria. Herritarren memoriaren lekukotasuna denon eskura jartzeagatik eman zaio saria, eta Arkaitz Artola, Juanpe Urrosolo eta Fernando Olaldek jaso dute Antton Mendizabalen oroigarria.
Sahara. Herri bat erresistentzian liburuak jaso du 2024ko prentsa saria. Herritarrei ahotsa emanda, sahararren aurkako errepresioa eta haien erresistentziarako kemena transmititzeko egindako ahaleginagatik jaso du saria Kristina Berasain Tristan liburuaren egileak.
Guggenheim Urdaibai Stop plataformak jaso du 2023an egindako komunikazio kanpainarik onenaren saria. Aspalditik datorren borroka bati bultzada berria emateagatik, eta ingurumena eta herritarrak erdigunean jartzeko lanean aritzeagatik eman dio ARGIAk saria. Antton Mendizabalen... [+]