LABeko zenbait kidek Donapaleuko postaren aurrean protesta egin zuten larunbatean, langile bati kontratua berritu ez diotela salatzeko. Jendarmeekin istiluak izan zituzten ondoren.
Postetxearen aurrean elkartu ondoren, protestarekin jarraitzeko, posta okupatzea erabaki zuten sindikatuko hogei bat lagunek eta hiru langilek.
Postako zuzendariarekin negoziatzen aritu ziren hainbat orduz, eta adostasunik lortu ez zutenez, zuzendariak jendarmeei dei egin zien.
Kazeta.info webguneak argitaratu duenez, 30 polizia inguru iritsi ziren postara. Okupatzaileei adierazi zieten beren kabuz ateratzen ez baziren “indarrez atera araziko” zituztela. Horren aurrean LABeko kideak lurrean eseri ziren, eta poliziak indarrez atera zituen.
LABeko kide batek istiluak grabatu zituen eta sarean jarri ditu: