Evo Moralesen gobernuaren aurkako estatu kolpea eta gero, senatariak hartu du kargua asteazkenean. Kargu hartzeak aurkako sektoreen haserrea piztu du.
Bolivian hautsak harrotuta dauden garai hauetan, estatuburu berria izendatu dute asteazkenean. Jeanine Añez da Boliviako presidente berria. Hori bai, kargu hartzea “iruzurra” izan dela salatu dute hainbat sektoretatik. Izan ere Moralesen MAS talde parlamentarioa ez da aurkeztu bozketara, protesta sinbolo gisa. Hortaz, parlamentuaren herenaren babesa edukita, nahikoa izan du Añezek kargua hartzeko.
Egoera horren aurrean, Moralesek bere alderdiak hartutako erabakia txalotu du. Herrialde ugari ez dira posizionatu Boliviako gatazkaren inguruan, baina Brasil eta AEBak pozik agertu dira presidente berriaren izendapenarekin.