argia.eus
INPRIMATU
Jean-René Etchegaray Hautetsien Kontseiluko lehendakari berria
  • Jean-René Etchegaray da Ipar Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluko lehendakari berria. Etchegaray Baionako auzapeza da, zentrista, Batera plataformako sostengatzailea eta Laborantza Ganbarako defentsan abokatu lanetan aritua.

Mikel Asurmendi @masurmendi 2015eko ekainaren 02a
Jean-René Etchegaray Hautetsien Kontseiluko berria ezkerrean, ondoan Jean-Jacques Lasserre, orain artekoa

Jean-Jacques Laserre zentrista izan da 2008tik Hautetsien Kontseiluko lehendakaria. Lasserrek Pirinio Atlantikoetako Kontseiluko presidente kargua berrartu du. Bere hitzetan, politikaren kudeaketararen hobe beharrez utzi dio aulkia Etxegarayri.

Aho batez hautatu dute Jean-René Etchegaray. Kargu berrian, hautetsien gobernamenduak eta lidergoak lantzea helburu hartu du, eta bereziki, erakunde honek estatuarekin duen Lurralde Hitzarmenaren kudeaketa.

Hautetsien Kontseilua aldaketa garaian

Udaberritik udazkenera bitartean Euskal Herriko Hitzarmena berritzeko dosierra landu behar du Hautetsien Kontseiluak. Euskal Herrirako erakunde berriaren egituraren proposamena aitzinatu behar du.

Herri Elkargoa erakunde posiblearen egitura eztabaidan dago. Eztabaida eta lanketa EPCI (Établissement public de coopération intercommunale) delakoaren markoan garatzen ari da.

Hautetsien Kontseiluarekin batera, jendarte eragileek dihardute Ipar Euskal Herriko instituzioa eratzeko lanetan. Besteak beste, Garapen Kontseiluak. Kontseilu honetako zuzendaritza berria da, Caroline Phillips lehendakaria izaki.

Informazio gehiago:

Hautetsien eta Garapen kontseiluen desmartxen eta jardueren berriak Lurraldean.