argia.eus
INPRIMATU
Ipar Euskal Herrirako instituzioa
Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakarigai
  • Urtarrilaren 23an Euskal Elkargoko Kontseilu Komunitarioaren lehen biltzarra izanen da. Baionako auzapez Jean-René Etchegarayk lurralde kolektibitate berriaren lehendakaritzarako hautagaitza aurkeztu du.

Mikel Asurmendi @masurmendi 2017ko urtarrilaren 17a

Luzaz hausnartu ondoren, Euskal Herriko aitorpenaren aldeko konpromisoa berretsi du Baionako auzapezak. Presidenterako hautagaia izatea etapa berritzat jo du, baina betiko engaiamenduaren baitan. Elkargo berriaren egituraketan sumatu duen konfiantza giroak lagundu diola beste urrats bat ematera adierazi du egungo Hautetsien Kontseiluko eta Gidaritza Batzordeko lehendakariak.

Kazeta.eus aldizkarian zabaldu den berriaren arabera, Jean-René Etchegarayk auzapezen deialdiari erantzun diola azpimarratu du: “Euskal Elkargo egitasmoaren gakoetako bat batasuna baita”.