Iñigo Cabacas Herri Harmaila taldea eta Athleticen arteko harremana nahaspilatuta dago azkenaldian. Iñigo Cabacas Herri Harmailako Iñigorekin hitz egiteko aukera izan dugu astelehenean.
Jazarpena duela urteetatik dagoela argi adierazi digu, baina gaineratu du jazarpen hori duela urte eta erdi inguru areagotu egin dela. Jasotako isunek maila ekonomikoaz aparte, maila pertsonalean ere eragina dutela adierazi du. Kolektiboa elkarrizketarako eta konponbidea bilatzeko prest dagoela esan du Iñigok.
Gaineratu du, ez dakitela ea hurrengo partidetan animatuko duten edo ez, Athleticek hartzen duen jarreraren araberakoa izango da haiek hartuko duten erabakia.