NATOko idazkari nagusi ohi Javier Solana Bilbora doala eta kontzentrazioa deitu dute hainbat eragile antimilitaristek, Alondegiaren aurrean. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzak eta Globernance institutuak gonbidatuta, 'Europa kosmopolita: erronka komunak demokratizatuz' izenburupean hitzaldia eskainiko du.
Elkarretaratzea 18:30ean deitu dute, Alondegiaren aurreko Arrikibar enparantzan.
Bilboko KEM-MOCen esanetan, "hirien eta zibilen kontrako bonbardaketak defendatu zituen Solanak NATOko idazkari nagusi zela, Nazio Batuen Erakundearen aginduaren aurka, nazioarteko zuzenbidea eta Genevako konbentzioa hautsiz. Jugoslaviako gerran erailketetan, prostituzioan eta droga eta organo trafikoan nahastuta zeuden milizia paramilitarrak armatu zituen".
Bilbao European Encounters 2016 jardunaldien parte da astearteko solasaldia. Azkuna Zentroan izango da, 19:00etan.
"Europako integrazioa arrakastatsua izan dadin dauden erronkak aztertuko dituzte hainbat politologok, legelarik, filosofok, ekonomialarik eta zientzialarik", diote jardunaldien azalpenetan.
Solana aurten Euskal Herrira datorren bigarren aldia da, bietan Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzak eta Globernance institutuaren eskutik. Durao Barrosoren hitzaldia ere antolatu zuten Gipuzkoako hiriburuan bi eragileok, kanpoan protestak eraginez.
Poligonoaren Aurkako Asanbladak deituta, igandean egin duten martxan 300 pertsona inguru izan dira. Tiro praktika eremua kentzeko eskaera izan da aldarri nagusia, baina beste bi gairi lekua egin nahi izan diete beren protestan. Batetik, Palestina eta munduan gerra jasaten ari... [+]
Ezohiko irudia ikusi zen Madrileko Moncloako jauregian martxoaren 18an: estatuko industria militarraren buru nagusiak Pedro Sánchez presidentearekin eta Margarita Robles Defentsa ministroarekin bilduta. Bertan ziren ere Hego Euskal Herriko enpresa militarretako buru... [+]
1997. Aguraingo Intsumiso Eguna. Antimilitarismoak milaka lagun biltzen zituen bere ekimenetan, artxibotik berreskuratu dugun argazki honetan ikusten den moduan. Aurten 30 urte beteko dira Intsumiso Eguna ospatzen hasi zirela.
Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]
Yurii Sheliazhenko Ukrainako Mugimendu Bakezaleko Idazkari Exekutiboa da, eta abuztuaren 15az geroztik preso dute bere etxean. Asteazkenean egin zuten bere aurkako lehen epaiketa eta intsumisioaren aldeko Europako mugimendua bere askatasunaren aldeko kanpaina egiten ari da.
Asteartean hasi dira gerra finantzatzeko onartzen den gastu neurrigabea salatzeko ekintzak, ‘Gastu militarrik ez’ lemapean.
"NATOtik eta gerratik ateratzeko modu bakarra euskal errepublika da", aldarrikatu du Ehun mugimenduak larunbatean Bardeetako tiro poligonoan egindako ekintzan.
Bilboko Iralako kuartel militarra eraisteko parodia egiteagatik, fiskaltzak 36 hilabeteko espetxe-zigorra eta 9.000 euroko isuna eskatu bazituen ere, Bilboko Epaitegiak bakoitzari 360 euroko isuna ezartzea ebatzi du, espetxe zigorrik gabe. Bilboko KEM talde antimilitaristak... [+]
Gerra gordina hasi zenetik urtebete bete denean, Ukrainako gatazkaren inguruko hausnarketa antimilitarista antolatu dute Donostian ostegunean Bake-Ekintza Antimilitaristak eta Centre Delàs d’Estudis per la Pauk. Gerra horri emandako erantzunetan gabezia asko ikusi... [+]