Irungo PP alderdiak hartu du hitza gaur, gazteleraz, denok aho bete hortz uzteko. Muriel Larrea, popularren bozeramaleak euskara ez dakitenek, berdin irundarrak eta euskal herritarrak edo baskoak direla aldarrikatu du, eta euskara eremu politikotik aldendu beharra dagoela nabarmendu du. Bestalde, Eusko Jaurlaritzari hizkuntzak perfilen sistema berraztertu beharko lukeela dio, lanpostu publikoetan, "euskara traba delako".
Albiste hau Antxeta Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.