argia.eus
INPRIMATU
Jaurlaritzak “normaltasun” irudia eman nahi du, Espainiako gizonezkoen futbol selekzioak Euskal Herrian jokatu arren
  • “Soilik kirol gertakari gisa” izendatu nahi du Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Bingen Zupiriak 2020ko Eurokopan Espainiako selekzioak Bilboko San Mames estadioan jokatzea.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko azaroaren 20a
Asteartean hitz egin du Zupiriak Espainiako selekzioari buruz (argazkia: Irekia).

“Espainiako selekzioaren jokamolde ona” izan da Bingen Zupiriarentzat Espainiako gizonezkoen futbol taldeak 2020ko Europako estatuen arteko txapelketaren San Mamesen jokatzearen motibo. Bilboko futbol zelaian jokatuko diren hiru partidetan “gauzak ongi egitea eta normaltasun irudia mundura proiektatzea” izango dira helburuak, Zupiriaren esanetan.

“2014an Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak aurkeztu genuen hautagaitza, eta Europako futbol erakundeak (UEFA) onartu zuen”, azaldu du, esanez “konpromisoa” beteko dutela. Ez dio garrantzirik eman Espainiako selekzioak Bilbon jokatzeari, eta behin hori gertatuko dela jakinda, esan du “norberak jakingo duela nola jaso gertaera hori”.

Beheko bideoan dago ikusgai Bingen Zupiriaren adierazpena (53:20tik aurrera):