argia.eus
INPRIMATU
Jaurlaritzak Joseba Erkizia izendatu du HABEko zuzendari
  • Erkizia lehendik ere izan da HABEko buru 2005etik 2009ra bitartean. Patxi Lopezen legealdian berriz Iñaki Uribe izan zen erakunde horretako zuzendaria.

Josu Urtubia @otxua 2013ko urtarrilaren 09a
Eskuinetik hasita hirugarrena Joseba Erkizia, HABEko zuzendari berria.

Joseba Erkizia (Andoain, 1958) izendatu du Eusko Jaurlaritzaren Gobernu kontseiluak HABE Helduen Alfabetatzeko eta Berreuskalduntzerako Erakundeko zuzendari. Erkiziak itzultzaile modura lan egin du Gipuzkoako Foru Aldundian. EIZIEko lehendakari izendatu zuten 1996an.

Erkiziaren sail berean Jokin Azkue izango da Euskararen Sustapeneko zuzendaria.

Malentxo Arruabarrena berriz, Ertzaintzaren Akademiako zuzendari jarri du Jaurlaritzak. Arruabarrena (Irun, 1959) 2011tik Prokuradore karguan dago Arabako Biltzar Nagusietan legealdi honetan eta aurreko legealdian Lorena Lopez de Lacalle EAko diputatua kargutik kendu ostean Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatu izan zen. Gasteizko Alkategai izateko ere aurkeztu zuten baina azkenean ez zen hautagai izan.

Beste hainbat izendapen ere egin ditu Jaurlaritzak (33 guztira): Manuel Leza, Garraio saileko zuzendari, Leire Madariaga, Kanpo harremanetako zuzendari, Manuel Valin Justiziako zuzendari, Lide Amilibia, Gizarte Zerbitzuetako zuzendari eta Jose Javier Losantos Lan arloko zuzendari, besteak beste.