argia.eus
INPRIMATU
Jaurlaritzak berriz kritikatu du Donostia 2016ko hizkuntza aniztasunaren goi bilera
  • 2016an Donostian egingo den hizkuntza aniztasunaren goi bileraren kontra agertu da berriro Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea. Antolatu den modua kritikatu du.

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2015eko apirilaren 01
Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak prentsarean aurrean azaldu ditu hizkuntza aniztasunaren goi bilera antolatzeko moduaren kontrako argudioak (argazkia: EITB).

Donostia 2016 eta Kontseilua dira goi bileraren sustatzaileak eta nazioarteko sei erakundek osatzen dute talde antolatzailea. Hala eta guztiz ere, Muñozen arabera goi bileraren inguruko lanak orain arte gaizki egin dira, “adostasuna bilatu gabe”.

Arantxa Iraola Berriako kazetariak Twitterren argitaratu duenaren arabera, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearen kontrako hitz gogorrak erabili ditu Muñozek eta iradoki du Pablo Berastegui Kultur Hiriburuko zuzendaria asteartean goi bileraren aurkezpenean egoteak zerikusia izan dezakeela alkatearen “presioarekin”.

Informazio gehiago:

- Hizkuntza aniztasuna bermatzeko protokoloa landuko du Kontseiluak Donostia 2016n

- Zein da zein Donostia 2016ko hizkuntza aniztasunaren goi bileran

- Donostia 2016 hizkuntza politikarekin katramilatuta (ARGIAren 2.455. zenbakian).