argia.eus
INPRIMATU
Jaurlaritza ez dator bat AHT Arabako Errioxatik pasatzearekin
  • Eusko Jaurlaritzak "ez du aurreikusten" Miranda de Ebro eta Logroño bitarteko AHTren zatiak Arabako Errioxa gurutzatzerik.

ARGIA @argia 2017ko abenduaren 20a
Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua.

EITBk jaso duenez, Jaurlaritzak esan du ez duela lan egingo azpiegitura horretan ez delako "bere planetan" sartzen.

Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak uste du "Euskal Y"-a Nafarroarekin lotzea dela "konexio naturala".

Gainera, Arabako Errioxa zeharkatuko lukeen ibilbideetako bat "eskualde hori gehien zigortzen duena" da EAEko Gobernuaren ustez, badirelako errepidearekin paraleloan eraiki litezkeen ibilbide posibleak.