argia.eus
INPRIMATU
Jaurlaritzak botiken berrordainketa ezarri beharko du
  • Eusko Jaurlaritzak berehala jarri beharko du indarrean botiken berrordainketa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Espainiako Konstituzio Auzitegiak tramitera onartu baitu Espainiako Gobernuak Jaurlaritzaren dekretuaren aurka jarritako helegitea. Jaurlaritzaren dekretua legez kontrakoa dela dio Espainiako Gobernuaren helegiteak.

2012ko uztailaren 27a

Hilabeteak edo urteak igaro daitezke Konstituzio Auzitegiak arrazoia alde bati edo besteari ematerako, eta beraz, denbora horretan guztian berrordainketa ezarriko da EAEn. Ondorioz, Hego Euskal Herri osoan jarriko da martxan neurria. Nafarroako Gobernuak hasieratik onartu zuen eta uztailaren 1etik dute abian.

Espainiako Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak 456 sendagairen zerrenda proposatu du finantzaketa publikotik kentzeko. Tartean dira, adibidez, eztularekin edota sukarrarekin zerikusia duten botikak. Ana Mato Osasun ministroaren arabera, neurri horrek Osasun Sistema Nazionalean “440 milioi euro aurreztea” eragingo du.