argia.eus
INPRIMATU
Jateko ohiturak aldatu nahi ditu Jaurlaritzak: hiru urtean gatz eta azukre kontsumoa %20 murriztea helburu
  • Euskadiko elikadura osasungarrirako ekimenak deituriko kanpaina aurkeztu zuen, astelehenean, Jon Darpon Osasun sailburuak. Herritarren jateko ohiturak hobetu nahi dituzte, barazki eta fruta kontsumoa handituz. Bereziki gazteengan jarri dute fokua: %51k ez dute frutarik jaten egunero eta %82k ez dute barazkirik jaten.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2017ko urriaren 31
Bereziko eskoletako jangeletara bideratuko dute kanpaina (Argazkia: www.lr21.com)

Lehen helburuetako bat industria elikagaien atxikimendua lortzea da. Sei hilabeteren buruan, janaria saltzen duten makinetan elikagai osasungarri ere egon daitezen adostu nahi dute. Hala ere, eskoletako jangelei arreta berezia jarriko zaie: egunero 90.000 umek bazkaltzen dute eskoletan. Obesitateari aurre egiteko tresnak martxan badaude ere, jangelen kudeaketa adjudikatzeko baldintzetan aldaketak izango direla iragarri du Darponek. Janari “osasungarriagoa” eskaintzea da xedea.